Eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko lanak egin dituzte Galtzarabordako kiroldegian

Galtzarabordako kiroldegia

 

Urrian eta azaroan zehar, Udalak hainbat obra egin du Galtzarabordako Udal Kiroldegiko argien sistema berritzeko, kirol instalazio honen energia-eraginkortasuna hobetu dadin.

Era horretan, kiroldegiko igerilekuan foku zaharrak led motako argitze sistema baten bidez ordezkatu dituzte energia aurrezteko zentralizaturiko argi sentsore batekin . Halaber, squasheko bi pistetan, hala nola kirol pistan indar handiagoa baina kontsumo gutxiagoko luminariekin ordezkatu dituzte orain arteko proiektore guztiak.

Obra horiekin 60.000 euro inguruko inbertsioa egin dute,  neurri batean Euskal Energiaren Erakundearen energia aurrezteko programen bidez finantzatu dena.