Emakumeak eta industria gaia hartuta bisita gidatua egin zuten pasa den ostiralean

IMG_0609_800x45030 emakume inguru bildu ziren pasa den ostiralean, hilak 8, Errenteriako industriaren bilakaeran emakumeek bete zuten paper garrantzitsuaren inguruan Berdintasunerako Kontseiluak antolatutako bisita gidatu parte-hartzailean.

Ibilbideari Udaletxeko arkupetan ekin zitzaion eta garai batean lantegiak zeuden tokietan geldiuneak eginez osatu zuten Lierni Gartzia errenteriarrak gidatutako bisita. Gidariaren azalpenak, gainera, parte hartu zuten emakumeek osatu zituzten euren ama edo amonengandik jasotako hainbat bitxikeriekin. Merkatuzarren prestatuta zeukaten erakusketarekin eman zioten amaiera bisitari.