“Plan en Las Vegas” filma emango dute ostegunean “Zinema Zabalduz” zikloan

plan_en_las_vegasKomedia bat izango da Zinema Zabalduz zikloaren bigarren titulua; Plan en Las Vegas, hain zuzen. Filmak lau gizonen istorioa kontatzen du. 50. hamarkadan egin ziren lagun laurak baina oso bizimodu ezberdina izan dute urtetan zehar.  Orain, ezkongabea den bakarrak ezkontzea erabakitzen duenean, Las Vegasen elkartuko dira guztiak, hori ospatzeko.

Pelikula 18:00etan hasiko da Niessen zinemetan eta ordu erdi lehenago, 17:30ean, kafea eskainiko diete harrera gunera bertaratzen diren erretiratuei. Zinema zabalduz ekimenaren arabera,  bi ostegunetik behin, Errenteriako erretitratuen elkarteren bateko txartela erakutsita, 2,40 euroan eskuratu ahalko dituzte erretiratuek, zineramako txartela eta emanaldiaren aurreko kafea.

Duela bi aste ekin zitzaion Errenteriako Udalak Niessen zinemetako arduradunek martxan jarri duten ekimenari eta lehendabiziko proiekzioak harrera oso ona izan zuela adierazi dute.