Galtzarabordan jokatuko da Kadete mailako Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko Txapelketa

RentoksDatorren igandean, abenduaren 1ean, Galtzarabordako Udal Kiroldegian “Kadete mailako Emakumezkoen Aretoko Sofbol Euskadiko Txapelketa” jokatuko da, Errenteriako Rentoks klubak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua.

Sofbola Beisbolaren egokitzapena da eta ezaugarri berezi batzuekin jolasten da: jolaserako pilota bigunagoa da, lehiatzeko zelaia txikiagoa da… Halako ezaugarriek kirol arinagoa bihurtzen dute eta etenaldi gutxiago izaten da.

Txapelketan Rentoks Klubarekin batera,  Orioko Bate Bizkorrak taldea (Orio), Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea (Lazkao-Ordizia) eta Atletiko San Sebastian taldea (Donostia) lehiatuko dira. Partiden ostean sari banaketa izango da 20:30ean eta jendearentzako sarrera doakoa izango da jardunaldi guztian zehar.

Honakoa izango da partiden ordutegia: 

14:30 – 15:20:  Atletiko San Sebastian – Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea

15:30 – 16:20: Orioko Bate Bizkorrak – Rentoks

16:30 – 17:20:  Atletiko San Sebastian- Orioko Bate Bizkorrak

17:30 – 18:20: Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea – Rentoks

18:30 – 19:20: Rentoks – Atletiko San Sebastian

19:30 – 20:20: Orioko Bate Bizkorrak- Ordiziako Sofbol Kirol Elkartea