Aisialdiko udal baratzeen zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu dute

arramendiko baratzeakBehin Errenteriako Udalaren “Baratze Parkea” aisialdiko baratzeak erabiltzeko lizentziak emateko deialdia egin ondoren, Udalak argitara eman du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Erreklamazioak egiteko 10 eguneko epea izango dute hala egin nahi dutenek, azaroaren 27tik abenduaren 9ra, biak barne, hain zuzen.

Zerrenda Udaletxeko  iragarki-oholean eta ondorengo estekan aurki dezakete interesdunek: Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.

Informazio gehigarria:

Erreklamazioak egiteko epea

Udal araudi erregulatzailea