Euskaraz bizitzeko deia zabaldu du alkateak

Euskaraz bizi nahi dutJulen Mendoza Errenteriako alkateak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ondorengo mezua zabaldu nahi izan die herritarrei: Gertu dugu abenduaren 3a, gertu Euskaren Nazioarteko Eguna, eta data berezi hau baliatu nahiko nuke herritar orori euskaraz bizi dadin eskatzeko. Urteko 365 egunetan eta gure bizitzako esparru guztietan erabili behar dugu euskara, gure hizkuntza hiltzerik nahi ez badugu. Baina abenduaren 3an, batez ere, euskaraz bizi nahia aldarrikatzera gonbidatu nahi zaituztet. Horretarako, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut leloa Euskal Herriko etxeetako balkoietan jartzera deitu du eta Udal honek ere bat egiten du deialdiarekin. Udaletxean jarriko dugu bandera eta zuen etxean ere jarri nahi duzuenek www.euskarazbizinahidut.org web gunera jo dezakezue edota 943 591200 telefonora dei dezakezue ikurra eskuratzeko. Euskararen normalizazioaren bidean pausu garrantzitsuak eman beharrean gaude eta horretarako, gozatu egin behar dugu hizkuntza, erabili eta zabaldu.