Seguruagoa eta errespetuzkoagoa den “Eskola bide” baten aldeko urratsak ematen ari da Udala

Bizitzeko espazioak | Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana | Nabarmen 2013-12-06 | 0

niños ocultos tras cocheKaleak pertsonen arteko topaketarako berreskuratzeko eta kalitatezko gune publikoak eskaintzeko asmoz, Trafiko departamentutik Eskola bidea proiektua ezartzeko urratsak ematen ari dira.

Jon Txasko departamentuaren zinegotziak azaldu duenez, Eskola bidea haurren segurtasunaz arduratzen da etxetik-eskolarako ibilbideetan, baina ez hori bakarrik: “Errenteriarako zein herri eredu nahi dugun ere hausnartzeko bidea da. Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonekiko arduratsua den eta ingurunea errespetatzen duen herria egin nahi dugu eta horregatik proposatzen ditugu oinez, bizikletaz edo garraio publikoan oinarritutako garraio moduak”.

Hainbat herritan probatu ondoren, proiektua helburu argi batekin iritsi da Errenteriara: “biztanle bakoitzak proiektua  bere egin eta bere egunerokoan txertatzea, bakoitzaren ikuspuntutik”.

Herrian aldi berean garatzen ari diren beste proiektu batzuekin batera, hala nola, Auzoko udaltzainak, Mugikortasun Plana edo Bizikleta Plana, Txaskok adierazi du, Eskola bidea proiektuarekin herri barruan beste modu batean ere mugitzea posible dela aldarrikatu nahi dutela eta aldaketa horretan oinarritutik dagoela, hain zuzen, bilatzen ari diren herri eredu berria: “zarata eta kutsadura gutxiagokoa, solidarioagoa eta demokratikoagoa, eta, azken batean bertako haurrak zaindu eta horietaz arduratzen den herria”.

Gaur arte, gaiaren gaineko saio informatiboak egin dituzte eskoletan eta baita udal teknikariekin ere. Helburua, ordea, ikasturtea amaitu aurretik herri mailako esperientzia pilotuoa gauzatu ahal izatea da.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna