“Lurtarra da begiratua” nobela izango da mintzagai biharko literatur solasaldian

Lurtarra da begiratuaAne Mayozek gidatuta, bihar, hilak 11, izango da urteko azken literatur solasaldia. Ohikoa denez, Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan izango da, arratsaldeko 19:00etan eta oraingoan, Xabier Etxaberen Lurtarra da begiratua nobela izango dute parte-hartzaileek mintzagai.

Irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoituak garatzen laguntzeko asmoz, antolatzen ditu Udal Liburutegiak solasaldi hauek. Hala, irakurtzea gustokoa izateaz gain, irakurritakoari buruzko iritziak taldean konpartitu nahi dituzten pertsona orori bideratuak daude.

Interesa dutenek, Liburutegiko harrera-gunean edo 943 44 96 35 telefonora deituta eman beharko dute izena.