Euskal eta nazioarteko kantuen emanaldia Mikelazulon Banaiga Band taldearen eskutik

BANAIGA BAND KARTELA_ERRENTERIA2013Euskal eta nazioarteko kantuak, elkarrekin kantatzeko eta entzuteko aukera eskaintzen duen musika emanaldia izango da Mikelazulon, Banaiga Band taldearen eskutik datorren asteartean, hilak17, 19:00etan.

Taldearen errepertorioaren erdia euskal kantak dira eta beste erdia ingelesez, frantsesez, errumaniarraz, alemanez, romieraz eta gazteleraz abesten dituzten nazioarteko kantek osatzen dute.  Kontzertuan banatzen duten liburxkari esker, gainera, publikoak norberarentzat ezezagunak diren hizkuntzetan ere kantatzeko aukera du.