Merkatuzarren jarriko dute Diseinu Independentearen II. Azoka asteburuan

MerkatukraftHainbat diziplinetako 20 artista baino gehiagok euren lana erakutsiko du asteburu honetan, hilak 14 eta 15, Diseinu Independentearen II. Azokan. Merkatuzarren izango da hori eta 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da jendearentzako zabalik.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekintza honen helburua eskuz egindako produktuen balioa sustatzea da eta bide batez, Gabonetarako ideiak jendeari eskaintzea. Horretarako, moda, gozogintza, ehun-estanpazioa, xaboiak edo argazkiak jarriko dituzte salgai artista parte-hartzaileek.

Honez gain, eta haurrak erakartzeko asmoz, Haurrentzako Gabonetako Marrazki Lehiaketa ere antolatu dute. Hala, Gabonekin lotutako etxean egindako euren marrazkia eraman ahal izango dute haurrek edo nahiago dutenek, Merkatuzarren bertan egiteko aukera izango dute.