Emakumezkoen kirola izan zen protagonista Kirolaren Galan

Kirolaren gala_14_800x600Errenterian emakumezkoen kirola sustatzeko lanean nabarmendu diren kirol entitate eta kirolariak omendu zituzten pasa den ostiralean, hilak 13, Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirolaren Galan.

Honakoak izan ziren omenduak:

  • Naia Leonet, Dorleta Eskamendi eta Ane Santesteban txirridulariak
  • Miren Zabala mendizalea
  • Itziar Olaizola eta Eunate Otegi saskibaloi jokalariak
  • Aitziber Pousada arrantza txapeldun eta gimnasta
  • Jose Manuel Llorente emakumezkoen eskubaloi eta futbol taldeen sustatzailea
  • Elena Rodriguez igerilaria
  • Leire Fernandez txakurkros txapelduna
  • Rebeca Cuenca, Miren Erauskin, Aurkene Gil, Irati Larrain eta Naroa Murua futbolariak
  • Hibaika Arraun Elkartearen emakumezkoen trainera
  • Esther Estefania atleta eta Baietz emakume taldea
  • Reyes Carrere eskubaloi jokalari eta entrenatzailea