Ostegunean izango da abenduko Ohiko Osoko Bilkura

udaletxeaBilkurari arratsaldeko 18:30ean ekingo zaio, ostegunean, hilak 19, eta ondorengoa izango du gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2013ko urriaren 29an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.
  2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (1069 zk.tik 1146 zk.ra), Zinegotzi-ordezkarienak (1536 zk.tik 1161 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.
  3. Adierazpen Instituzionala proposatzea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, Eusko Legebiltzarrak aho batez 2013ko otsailaren 28an onartutako transakzio-zuzenketa betetzea eskatzeko.
  4. Urnieta eta Irungo IATeko langileek aurkeztutako mozioa TUV Rheinland Iberica S.A. Enpresa kontzesionarioan duten lan gatazka dela-eta.
  5. Errenteriako Eskerrak (Ezker Anitza-IU) aurkeztutako mozioa Errenteria “Fracking gabeko herria” izendatu dadin.
  6. Galdera-eskariak