Ostegunean Donostian egingo duten manifestazioara joateko deia egin du Duintasunak

Duintasunaren agerraldia“Jasaten ari diren egoera larria salatzeko“, ostegunean, hilak 19, Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, Duintasuna elkarteak eta Oarsoaldeko zein Bidasoko erretiratu eta pentsiondunen hainbat elkartek.

Elkarte hauetako ordezkariek gaurko agerraldian adierazi dutenez, gero eta erretiratu eta pentsiodun dago pobrezia egoeran. Euren hitzetan, banku eta enpresari handien irabazi nahi eta espekulazioak sortu du krisia baina herritarrak ari dira ordaintzen bere ondorioak, kopagoa, pentsioen erreforma eta murrizketen bidez.

Horregatik, eta egoera honi aurre egiteko, indarra modu kolektiboan egin behar dela sinisten dutela esan dute eta “kalera ateratzeko gaitasuna” dutela erakutsi beharrean daudela.