Instalaciones Saizar izan da futbol-7 torneoaren lehenengo fasean garaile

futbol 7Joan den igandean, hilak 15, amaitu zen “F-7 Errenteriako Udal Kirol Patronatuko XII. Torneoa“ren lehenengo fasea.  Instalaciones Saizar taldea izan da txapeldun eta Orereta Iturgintza txapeldunorde,  bi puntura.

Gainera, maila gorenera igo dira Euskal Genetik, Albañilería Dorronsoro eta Laket Taberna taldeek lortu dute lehenego mailara igotzea. Bigarren mailara jaitsi dira. ordea, Nu-Flow Euskadi, Peluquería Traxx eta PC Byte taldeak.

Bestetik, hirugarren mailara jaitsi dira Electricidad Gama, Autoservicio Beraun, Irubide Taberna, Huracan Team Junior, Bar Rodri eta Ciclos y Caravanas Oiartzun taldeak. Azkenik, mailaz igotzea lortu duten hirugarren mailako taldeak Nothingam, Foreigners, Nek Estilistas, The Warriors, Vista Alegre-Agifugi eta Maiur Altzariak.

Kirol Patronatutik adierazi dutenez, 50 talde parteh-hartzaileek atseden aste batzuk izango dituzte datorren urtarrilaren 12 arte. Egun horretan lehiara itzuliko dira, Torneoaren bigarren fasearen hasierarekin batera, hain zuzen.