Gabonetako kontzertua eskainiko du udal txistulari taldeak

txistuLangaitz ikastolako lehen hezkuntzako 2. zikolo ikasleen laguntzarekin, Errenteriako udal txistulari taldeak Gabonetako kontzertua eskainiko du Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Igandean izango da hori, hilak 22, Udaletxeko arkupetan, 12:30etik aurrera.

Egitaraua:

  • Eguarri bezpera (Luis Urteaga)
  • Aupa goazen (Herrikoia)
  • Xamarra zahartxo bat (Herrikoia)
  • Alaken (Herrikoia)
  • Eguberria (Aita Hilario Olazaran)
  • Oilarra kanta kantari (Herrikoia)
  • Trakatan,trakatan (Herrikoia)
  • Mendi aldetik datoz (Herrikoia)
  • Eguberriko alborada (Luis Urteaga)
  • Atzerriko eguberria (Jose Ignazio Ansorena)
  • Olentzero (Herrikoia)
  • Hator,hator (Herrikoia)