Sigfrido Koch Arrutiren argazkiak ikusgai Xenpelar Etxean gaurtik aurrera

KochSigfrido Koch Arrutik Errenterian egindako argazkiak jarri dituzte Xenpelar Etxean. Erakusketa gaur zabalduko dute eta urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

Errenteriako Udal Artxiboak  eta Xenpelar Arte Plastikoen Tailerrak prestatu dute erakusketa, Kochen alarguna den Mª Paz Elicegui Mancisidorrek Errenteriako Udal Artxiboari egindako donazioari esker.

Kochen argazkiekin batera Errenteriako lehendabiziko hiru argazkilari profesionalen eta beste argazkilari nabarmen batzuen argazki sorta txiki bat ere aurkituko du bisitariak, Errenteriako eta bertako bizilagunen bat-bateko argazki bitxiekin osatuta.