Eten egingo dute liztor beltzaren habiak suntsitzeko aurtengo jarduna

Liztor beltzaren habiak suntsitzenJosé Manuel Ferradás Ingurumen zinegotziak jakitera eman duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak liztor beltza edo vespa velutinaren habiak suntsitzeko aurtengo jarduna etetzea erabaki du.

Aldundiak 2013rako martxan jarritako protokoloan parte hartu duten agenteek adierazi dute, liztorren habiak hutsik edota larba gutxirekin daudela jada. Hala, negua bizirik irautea lortzen duten liztor eme ernalduek habi berria egingo dute hurrengo urtean. Beraz, orain dauden habiak euria bezalako faktoreei esker desagertuko dira.