150 urte beteko ditu Errenteriako Musika Bandak 2014an

Bandak 150 urte

150 Urteurrena 1864 – 2014: Herri bat, banda bat lelopean, Errenteriako Musika Kultur Elkarteak  (EMKE) azken urteotako denboraldirik arrakastasuenari ekingo dio urtarrilean. Izan ere, eta Musika Bandaren 150. urtea ospatzeko, Errenteriako mugak gainditu eta Gipuzkoa osora zabalduko den kontzertu egutegia eskainiko dutela adierazi dute elkarteko kideek.

Egutegi hau osatzerakoan, herriko segmentu gehienak kontuan hartu nahi izan dituztela ere azaldu dute EMKEkoek: “haurrek beraiek zuzendutako bi emanaldi emango ditugu, zaharrenei gure entsegu gelako ateak zabaldu eta bisita gidatua altolatu diegu eta urte amaieran dantzandia eskainiko diegu kafe-antzoki giroan. Gazteentzako, Pirata musikariarekin rock-soul-jazz kontzertua antolatu dugu eta Berdintasunerako Kontseiluarekin batera, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeek gidatutako, zuzendutako eta jotako kontzertua emango dugu”.

Egitarau honekin, “herri osoa urteurrenaren partaide izatea” nahi dutela esan dute. Izan ere, euren hitzetan, “herri baten nortasuna bere kulturan datza eta 150 urteurren hau, nortasun eta beraz, aipatu kulturaren adierazle bat besterik ez baita”.

Egitaraua:

  • Urtarrilak 6, astelehena: Urte Berriko Kontzertua, Errenteria Musikal Balletarekin. Zuzendaria: Carlos Rodriguez Albistur. Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Otsailak 1, larunbata: Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua. Zuzendaria: Joseba Torre.Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Otsailak 15, larunbata: Orereta Ikastolaren 50 urteurrenaren Kontzertu Nagusia: Musika banda, Landarbado abesbatza, Andra Mari abesbatza, Kukai dantza konpainia eta Ereintza dantza taldearen eskutik. Zuzendaria: Carlos Rodriguez Albistur.Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Martxoak 8, larunbata: Berdintasunerako Kontseiluarekin batera antolatutako Kontzertua, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Zuzendaria: Margarita Lorenzo de Reizabal. Foru Plazan.
  • Apirilak 5, larunbata: Kontzertu sinfoniko korala, Donostiar Orfeoiaren partaidetzarekin. Zuzendaria: J. A. Sainz Alfaro. Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Maiatzak 17, larunbata: Musikaste: Musika Banda eta Oskorri taldearen Pub Ibiltaria. Zuzendaria: Aitor Mitxelena Rubio. Udal Polikiroldegian.
  • Ekainak 7,  larunbata:
    • Goizean: Musika Banden XIX Alardea. Errenteria Musikal eta Irungo Musika Eskolaren eskutik. Xabier Olaskoaga Plazan.
    • Gauean: Jazz-Soul-Rock Bandarako Kontzertua Luis Mari Moreno “Pirata”ren eskutik. Zuzendaria:  Carlos Rodriguez Albistur. Xabier Olaskoaga Plazan.
  • Uztailak 22, asteartea: Madalenetako Kontzertu Nagusia: 150 musikariren partaidetzarekin eta Erraldoien konpartsarekin batera. Zuzendaria:  Aitor Mitxelena Rubio. Foru Plaza.
  • Uztailak 31, osteguna (Inazio Deuna): Kontzertu sinfoniko korala Parisko Anaiki abesbatzarekin. Zuzendaria: Jean Marie Guezala. Herriko Enparantzan.
  • Irailak 27, larunbata: Zine-Banda Kontzertua. Zinea atari zabalean Musika Bandarekin batera. Zuzendaria: Aitor Mitxelena Rubio. Kokapena zehazteke.
  • Urriak 25, larunbata:  Kontzertu sinfoniko korala Easo abesbatzaren eskutik. Zuzendaria: Xalba Rallo Sagarzazu. Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Azaroak 21, ostirala: Done Xexiliko kontzertu sinfoniko korala EMKE eta Andra Mari abesbatzaren partaidetzarekin. Zuzendaria: Carlos Rodriguez Albistur. Fatimako Andre Maria Parrokian.
  • Abenduak 20, larunbata: Gogoan duzu Zumardian…. Dantzaldia kafe-antzoki giroan. Zuzendaria: Aitor Mitxelena Rubio. Errenteria Hiria Kulturgunean.