Elikagaiak biltzeko futbol torneoa antolatu du Beti Onak

Beti onaDatorren larunbatean, abenduaren 28an, Beraungo udal futbol-zelaian Haurrik Ez Elikagairik Gabe ongintzazko Torneoaren hirugarren edizioa burutuko da, Beti Ona Kirol Elkarteak Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatua.

Torneoa benjamin kategoriara bideratua dago, hau da, 2005 urtean jaiotako haurrentzat, eta Gipuzkoako 8 talde arituko dira lagunarteko partidetan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:30era. 12:30ean finalak jokatuko dira.

Parte-hartzaile bakoitzak, galkorra ez den elikagai bat gutxienez eraman beharko du, gero, gutxien duten pertsonei banatzeko. Beti Onatik, gainera,  herritarrei oro har dei egin nahi diete kausa honekin bat egin eta eurak ere elikagaiak eraman ditzaten.