Hasi da 2014ko Eskola Igeriketa kanpaina

igeriketa kanpainaUdal Kirol Patronatuak “Eskola Igeriketa” kanpainaren aurtengo edizioa jarri du martxan. Kanpaina, urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, hogeina eguneko iraupena izango duten hiru txanda desberdinetan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 400 haur baino gehiagok parte hartuko dute kanpainan eta helburua haurrek igerian ikasi eta hobetzea da eta  baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.

Programa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko da.

Gainera, kanpaina Errenteriako Udala (%70 gutxi gorabehera) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (%30) artean finantzatuko dutenez, ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarriko.