Kauta eta Governors taldeak Kulturgunean

Kauta+ GovernorsUrte berriarekin batera, martxan da Oarsomusika eta hala, kontzertua antolatu dute larunbaterako, hilak 18. Kauta eta Governors taldeak izango dira ikuskizunaren arduradun euren azken diskoen aurkezpenarekin. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da hori, 22:00etan. 

Kautakoak bueltan datoz lau urteren ostean, Agerre diska sakonarekin. Taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko euren esentzia ezin hobeto erakunten duen lana da.

Governors Arrasateko taldeak, berriz, Morphinapolis diskoa aurkeztuko du, taldearen iraupen luzeko laugarren lana.

Sarrerak 5 euroan eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan:  astearte, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30etara, asteazkenean 11:00etatik 13:00era eta larunbatean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.