Dantza, antzerkia eta zirkoa uztartzen dituen “Bye, blue roses” ikuskizuna izango da igandean

Bye blue rosesTennesse Williams idazle iparramerikarraren Kristalezko zooa liburuan oinarrituta, Bye, blue roses ikuskizuna taularatuko dute Rayuela Lab eta The Freak Cabaret Circus konpainiek igandean, hilak 1919:00etan Errenteria Hiria Kulturgunean.

Bi konpainiek dramaturgikoki askea den ikuskizuna sortu dute Tom eta Laura anai-arreben arteko mendekotasun harremana kontatzeko. Kristala bezain hauskorrak dira anai-arrebak eta ama obsesibo eta agintzaile baten pean bizi dira.  Bizitza berri baten irrika dute, sekretupean bilatzen eta amesten duten bizitza baten irrika.

Horretarako hainbat teknika erabiliko dituzte aktoreek, hala nola zinema, dantza garaikidea, soinu gunearen trataera eszenikoa eta zirkoko hainbat teknika: trapezioa, tisua, akrobazioa edo malabarismoa, esate baterako.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 8 euroan orokorrak eta 6 euroan murriztuak, Kulturguneko leihatilan, ondorengo ordutegian: asteazkenean 11:00etatik 13:00era, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30etara, eta igandean bertan,ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.