“Txoriburu, el rapero kasero” antzezlana Mikelazulon

Txoriburu el rapero kaseroTxoriburu, el rapero kasero antzezlana ikusteko aukera izango da, igandean, hilak 19, Mikelazulon, 19:00etan.

Antzezlanean Sergio Salinas aktoreak, mimo eta antzerki fisikoan oinarrituta, pertsonaia ezberdinak aurkezten ditu, soinu efektuak, zuzeneko abestiak, ahots akrobaziak, inprobisazioa eta publikoarekiko etengabeko interakzioa.

Ikuskizunak Txoribururen istorioa kontatzen du.  50. hamarkadako nafar landa guneko gaztea da eta abeslari izatearekin amesten du. Bere familiarekin bizi da eta egunak ganadu eta baratze artean igarotzen ditu. Orduak bere barne munduan galduta pasatzen ditu, erromeria eguna noiz iritsiko zain, izan ere igandea herrikoen aurrean abesteko eguna baitu. Baina egun batean, herria utzi eta Bartzelonara abiatzeko erabakia hartzen du.