Arramendiko udal baratzeen esleipendunekin bilera egingo dute bihar

arramendiko baratzeakBiha, hilak 21, arratsaldeko 19:00etan Arramendiko udal baratzeak egokitu zaizkien pertsonekin bilera informatiboa antolatu dute Reina Aretoan. Bertan udal ordezkariak eta Ekoguneako ordezkariak izango dira.

Eman beharreko hurrengo urratsen berri ematea da bileraren helburua. Horien artean garrantzitsuena Baratzeetako Erabiltzaileen Elkartea osatzea da.  Honez gain, partzelatan sartzeko epeei buruz eta barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroari buruz ere hitz egingo dute.

Bilera amaitzeko, Udalak, Ekoguneak eta erabiltzaileek onartuko dituzten konpromisoez ariko dira.