“Ka dira” ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko dute haur eta familientzat

Kadira deskubritzenErrenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, elkarlanean prestatu duten dantza sensiblizazioaren programaren baitan, Elirale Konpainiak  haur eta familie zuzendutako Ka dira ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko du datorren otsailaren 6an.

Espektakulua Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarritzen da eta bertan Pantxika Telleria koreografoak dantza garaikidearen hizkuntza haurren irudimen bereziarekin bat egitea lortzen du.

Kulturguneko 3. solairuko Dantza Gela Nagusian izango da, arratsaldeko 18:00ean. Sarrera  doakoa da baina aforoa mugatua denez, intresdunek izena eman beharko dute dantza@kukai.info helbide elektronikora mezua bidaliz.