Energia berriztagarriei buruzko hitzaldiak antolatu dituzte

Goiener koop_ logoaGero eta gehiago entzuten diren kontuak dira energia burujabetza, energia aurrezpena eta energia berriztagarriak. Hori dela-eta Goiener Kooperatibak informazio saioak antolatu ditu Energia burujabetza, kontsumotik eredu aldaketara izenburupean, Xenpelar Etxean, asteazken eta ostegunean, hilak 22 eta 23, 19:00etan.

Asteazkenean, Energia nola aurreztu, nola ekoiztu hitzaldia emango dute Ekain Taldeko Fernando Bengoetxeak eta Uhineko Rafa Irastorzak. Ondoren Oligopoly 2 dokumentala proiektatuko dute.

Ostegunean, berriz, herritarrek energia berriztagarriak kontsumitzeko antolatutako Goiener, energia kontsumo kooperatiba aurkeztuko du Santiago Ochoa de Eribe zuzendariak

Goiener Kooperatiba eremu horietan bidea egiteko jaio da eta euren asmoa “Errenterian bazkide eta erlazio sarea zabaltzea da, heritarrekin, elkarte eta enpresekin eta Udalarekin”. Baina kooperatibatik adierazi dutenez, herriko eragileak ezagutzeaz gain, “bidea egiten hasteko ezinbestekoa da gaiaren inguruko sentsibilizazioa eta formazioa“. Bi helburu nagusi horiekin antolatu dute hitzaldi zikloa eta gaiaren inguruan interesa duten herritar eta eragile guztiak gonbidatu nahi dituzte. Informazioa gehiago www.goiener.com web gunean ere aurki daitekeela jakinarazi dute.