Niña Coyote eta Chico Tornado eta Estricalla taldeak izango dira protagonistak larunbatean, Kulturgunean

estricallaOarsomusikak kontzertu berri bat proposatu du astebururako. Oraingoan Niña Coyote eta Chico Tornado eta Estricalla taldeak izango dira protagonistak. Emanaldia larunbatean izango da, hilak 25, 22:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen).

Niña Coyote eta Chico Tornado Koldo Soretek eta Ursula Strongek osatzen duten rock taldea da. Orain arte, musika abentura ezberdinetan aritu dira bi musikariak: Koldo Surfin kaos, Utikan, Mugatik, edo Chico boom taldeetan eta Ursula Zuloak edo Las Culebras taldeetan, besteak beste. Desertuko soinu pisutsuak lantzen dituzte, musikalki, stoner giroetara bideratuz beraien musika proposamena. Larunbateko kontzertuan argitaratu duten lehen diskoa aurkeztuko dute.

Estricalla taldeak, berriz, iraupen luzeko hirugarren diskoan barneratu dituzten doinuak joko dituzte. Tripe Asalto Mortal lan berri honetan, besteak beste, Dead Kennedys taldeko Jello Biafraren kolaborazioa izan dute.

Sarrerak 5 euroan eros daitezke dagoeneko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan:  asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30era, eta larunbatean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.