Irrien Lagunak taldeak mozorroak egiteko tailerra eskainiko du

irrien lagunak oarsoaldeaInauteriak gertu dauden honetan, etxean mozorroak egiteko tailerra prestatu dute Irrien Lagunak taldekoek. Pertsonaia mitologikoen mozorroak landuko dituzte bertan baina antolatzaileek adierazi dutenez, “etxean beste mozorroren bat egin nahi dutenek aholkua jasotzeko aukera izango dute”. Ostiralean izango da hori, hilak 24, 17:30etik 19:30era, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan.

Tailerra gehienez 40 haurrentzat prestatuta dute. Horregatik, parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da oarsoirriak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eta horretarako epea ostegunean amaituko da, hilak 23.

Gainera, ekintza honekin familia giroa zaindu nahi dutela azaldu dute eta beraz, haurrak gutxienez guraso batekin joan beharko dira.

Irrien Lagunak 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako familiako aisialdi ekimen bat da, hezitzailea, herritarra eta parte-hartzailea eta bere helburua euskaraz bizi nahia eragitea da.