Bilera egingo dute Trintxerperen aldeko diru-bilketan laguntzeko prest dauden herritarrekin

Trintxerperen alde bilera_800x450Hainbat ideia proposatu zituzten hilaren 14an Merkatuzarren bildu ziren herritar eta eragileek, Trintxerpeko etxeen suteak kaltetutako bizilagunentzako dirua biltzeko. Guztien artean egitarau solidario bat prestatzea erabaki zuten eta martxoa hautatu zuten ekimen guztiak kontzentratzeko hilabetea.

Hilabete solidarioari amaiera emateko, kutxekin kalera atera eta herriko auzo guztietan diru-bilketa egitea proposatu zuten.

Kultura departamentutik jakinarazi dutenez, ekimen konkretu hau prestatzeko urtarrilaren 28an bilduko dira antolatzaileak, 20:00etanMerkatuzarren eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete laguntzeko prest dauden herritar guztiei.

Bestetik, adierazi dute, ekimen solidarioren bat prestatzeko asmoa duten herritarrek otsailaren 7ra arte bidali ahal izango dituztela euren proposamenak kultura@errenteria.net helbide elektronikora, bertatik egitarau solidarioan barnera ditzaten.