Asteartean egingo dute urtarrileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

udaletxeaDatorren asteartean, hilaren 28an, 18:30ean, emango zaio hasiera urtarrileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura eta ondorengoa izango du gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2013ko azaroaren 26an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion akatren irakurketa eta onespena, bidezkoabada.
  2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (2013ko 1147zbtik 1196 zb.ra, biak barne, eta 2014ko 1 zb.tik 54 zb.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (2013ko 1662 zk.tik 1711 zk.ra, biak barne eta 2014ko 1 zb.tik 88 zb.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
  3. Proposamena: “Egunkariak eta aldizkariak saltzeko bide publikoan (Morrongilleta kalea) hainbat kiosko instalatu eta ustiatzeko” egindako kontratuaren lagapena.
  4. “Errenteriako Hiri-garraio zerbitzu publikoa” adjudikatzea.
  5.  Proposamena: 2014 urterako Errenteria Musikal Udal Patronatuaren lanpostu zerrenda eta langile plantilla onartzea.
  6. Proposamena: 2014 urterako “Jesusen Bihotza Adinekoen Egoitza” Udal Patronatuaren lanpostu zerrenda eta langile plantilla onartzea.
  7. Proposamena: 2014 urterako Udal Kirol Patronatuaren lanpostu zerrenda eta langile plantilla onartzea.
  8. Proposamena: 2014 urterako Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda onartzea.
  9. Proposamena: 2014 urterako Errenteriako Udalaren langile plantilla onartzea.
  10. 2014ko Aurrekontu Orokorrari hasierako onespena emateko proposamena.
  11. Galdera-eskariak