“El médico” proiektatuko dute Zinema zabalduz zikloan

El médicoEl médico filma emango dute ostegunean, hilak 30, Zinema zabalduz zikloaren barruan. Pelikula Noah Gordonen eleberri historiko arrakastatsuan oinarrituta dago eta XI. mendeko Ingalaterran kokatuta, Rob Cole gaztearen istorioa kontatzen du. Rob umerzurtz geratu da bere ama gaixotasun arraro baten ondorioz hil ostean. Egoera honetan, Persiara joatea erabakiko du, bertan Ibn Sina doktore jakintsuarekin medikuntza ikastera.

Ohikoa denez, pelikula 18:00etan hasiko da Niessen zinemetan eta ordu erdi lehenago, 17:30ean, kafea eskainiko diete harrera gunera bertaratzen diren erretiratuei. Zinema zabalduz ekimenaren arabera,  bi ostegunetik behin, Errenteriako erretiratuen elkarteren bateko txartela erakutsita, 2,40 euroan eskuratu ahalko dituzte, zinemarako txartela eta emanaldiaren aurreko kafea.

Sarrerak salgai daude dagoeneko zinemetako leihatilan.