Bihar izango da Trintxerperen aldeko diru-bilketa prestatzeko bilera

Trintxerperen alde bilera_800x450Bihar, hilak 28, Trintxerperen alde herritarrak prestatzen ari diren hilabete solidarioari amaiera emango dion ekimena prestatzeko bilera egingo dute. Asmoa da, martxo bukaera aldera herriko auzo guztietan diru-bilketa egitea eta hori prestatzeko izango da bihar, Merkatuzarren, 20:00etan hasiko den bilera, hain zuzen.

Ekimenaren sustatzaileek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartu eta antolaketan laguntzera.

Urtarrilaren 14an egin zuten hainbat herritar eta eragilek Trintxerpeko etxeen suteak kaltetutako bizilagunentzako dirua biltzeko ekimenak proposatzeko lehengo bilera. Guztien artean egitarau solidario bat prestatzea erabaki zuten eta martxoa hautatu zuten ekimen guztiak kontzentratzeko hilabetea.