Jaitsi egin dute Kulturguneko ikuskizunetarako sarreren prezioa

OLYMPUS DIGITAL CAMERAErrenteria Hiria Kulturgunean antolatzen dituzten ohiko programazioko antzerki eta dantza ikuskizunetako sarreren prezioak jaitsi egin dituztela jakinarazi dute Kultura departamentutik.

Hala, ikuskizun orokorretako sarrera orokorren kostua 8 eurokoa izango da eta sarrera murriztua 6 eurokoa. Gainera, kolektibo gehiagok izango dute sarrera murriztua erosteko aukera: gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartuako kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Haur eta familiarteko ikuskizunetarako sarrerak, berriz, 3 euroan salduko dituzte.