“Herritarrekin” aurkeztuko dute, parte-hartze esperientziak biltzen dituen liburua

2011 eta 2013 urteen artean Gipuzkoako hainbat udalerritan garatutako parte-hartze esperientziak jasotzen ditu Herritarrekin liburuak eta astelehenean, otsailaren 3an, Errenterian aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Xenpelar Etxean, 18:00etan.

Aurkezpenean, prozesuetan parte hartu duten udal ordezkari, teknikari eta herritarrekin batera, Arantza Ruiz de Larrinaga, Foru Aldundiko Herri Partaidetzako zuzendaria, eta Imanol Azkue, liburuaren egilea, izango dira.

Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hondarribia eta Irungo partehartze esperientzien berri emango dute bertan eta horrexegatik, herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte.