Araba eta Burgos aldera abiatuko da Urdaburu

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 10. etapa egingo du igandean, otsailaren 2, San Millán de San Zadornil herritik Guineara.

Ibilbidea Valdegovía ingurutik izango da, Burgos eta gehienbat Arabako lurretan. Besteak beste, Valpuesta, Villanueva de Valdegovía, Espejo eta Villamaderne herriak zeharkatuko dituzte eta bukaeran, Olvedo (934) mendia igoko dute.

Guztira 22 kilometroko luzera eta 550 metroko gainbehera izango du etapak, eta 6 ordu inguruko iraupena aurreikusten dute antolaitzaleek.

Autobusa Iztietako autobus geltokitik irtengo da 7:00etan. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan gaur, osteguna 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin, ordutegi berean.