Bandak bere urteurrena ospatuko du Trintxerperen aldeko Musikeneren kontzertuarekin

Bandaren emanaldia
Bandaren emanaldia

Errenteriako Bandaren 150. urteurrenaren barruan, Musikeneko musika sinfonikoko bandak kontzertua eskainiko du, Joseba Torreren zuzendaritzapean, larunbatean, otsailak 1, 20:30ean Fatimako parrokian.

Errenteriako Musika Kultur Elkartetik adierazi dutenez, gainera, kontzertuan diru-bilketa egingo dute eta Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei laguntzeko. Hori dela-eta, errenteriar guztiak gonbidatu nahi dituzte eliza betetzera.