Haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Galtzarabordako Kiroldegian larunbat arratsaldetan

Kirola: haurrentzako tailerrakOtsailean ekingo diote Galtzarabordako Udal Kiroldegian, larunbat arratsaldetan egingo dituzten haurrentzako zenbait tailer antolatzeari. Ekintzak  17:00etatik 18:30era izango dira eta 2001 eta 2008 artean jaiotako umeei zuzendutakoak.

Zirkuitu tailer bat izango da lehena, larunbatean, otsailaren 1ean. Hurrengoa, hilaren 8an izango da eta kirol alternatiboak landuko dituzte. Otsailaren 15ean kirol egokituei buruzkoa izango da eta 22an inauterietako tailerra.

Izen-ematea zabalik dago jada eta familia harpidetza orokorra dutenentzat jarduera hauek doakoak direla jakinarazi dute Kirol Patronatutik. Gainontzeko abonatuentzat 2 euroko prezioa izango dute. Gainera, harpidedun bakoitzak lagun bat eramateko aukera izango du, eta horrentzat jardueraren prezioa 3 euro izango da. Harpidedun ez diren haurrentzat kostua 6,5 euro izango da.

Informazio gehiago nahi duena Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harrerara joan daiteke edo bertako  943 449690telefono zenbakira deitu.