Koplak kantatuko dizkiote gaur Santa Agedari

Errenteria_78_StAgeda.jpgSanta Ageda bezpera da gaur, hilak 4, eta tradizioari jarraituz, hainbat talde kopla kantari ariko dira herriko kaleetan zehar.

Xenpelar Bertso eskolak, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak taldea osatu dute eta Zumardiko Arkaitza tabernatik abiatuko dira 18:30ean. Handik, erdiguneko tabernetatik erronda egingo dute.

Ereintza taldekoak ere erdiguneko kaleetan ibiko dira.

Talde biak 21:10ean Foru plazan elkartuko dira eta bertan, Xenpelarren eskulturaren aurrean, elkarrekin kantatuko dute.

Beraunen ere

Beraun auzoan ere izango dira koplak entzungai; izan ere Beraun Popular abesbatza, Beraun–Bera eta Ostarte elkarteekin batera ariko dira kantuan. 18:00etan irtengo dira Luis Mariano Plazatik.