Kokein, Bide Ertzean eta Xabi ta Petti Kulturgunean izango dira larunbatean

Bide ertzean_Kokein_ Xabi ta Petti_800x1131Kokein, Bide Ertzean eta Xabi ta Petti taldeek kontzertua emango dute larunbatean, hilak 8, Gure esku dago ekimenak eta Oarsomusikak antolatuta.

Emanaldia 22:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen).

Sarrerak 10 euroan eros daitezke dagoeneko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan:  asteazkenean 11:00etatik 13:00etara, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30era, eta larunbatean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.