Irrien Lagunak taldea batukada herrikoia prestatzen ari da inauterietararako

Batukada_2Inauteriei begira batukada taldea osatu nahi dute Irrien Lagunek. Asmoa, martxoaren 1ean, 12:00etan elkartu eta “erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitu eta familia giroan ondo pasatzea” da.

Joan den larunbatean hasi ziren horretarako prestaketa lanetan eta datozen bi igandeetan ere, hilak 9an eta 16an, Merkatuzarren elkartuko dira, 17:00etan, entseguak egiteko.

 Batukada

Batukada_3