Iantzi, Kaputxinoak, Lartzabal eta Zamalbideko Auzo Batzarrak izango dira aste honetan

Auzoak 2014-02-17 | 0

Auzo Batzarrak2011ean egin zuten antzera, aurten ere Errenteriako auzo guztietara joango da Udala, Auzo Batzar irekiak egitera.

Bihar, hilak 18, izango da lehenengo bilkura Iantzin. Asteazkenean, hilak 19, Kaputxinoetan izango da eta Lartzabalen, ostegunean. Hirurak arratsaldeko 19:00etatik 20:30era izango dira auzo bakoitzeko Auzo Elkartearen egoitzan. Igandean, berriz, Zamalbiden izango da, kasu honetan 11:00etan. Gainontzeko auzoetan datozen asteetan izango dira.

Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasoko dira.

Batzarretan Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte.  Gainera, auzoaren errealitateak hala eskatzen duen kasuetan, Jon Txasko eta Jose Manuel Ferradas ere izango dira, Trafiko eta Ingurumen alorretako zinegotziak, hurrenez hurren.

Ekimen honekin berriro balioan jarri nahi da herritarren parte-hartzearen garrantzia udal kudeaketa hobearen tresna gisa, herritarrak baitira, beren eguneroko errealitatetik, auzoen benetako beharrak zein diren ondoen dakitenak.

Egutegia:

  • IANTZI:  Otsailak 18, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • KAPUTXINOAK: Otsailak 19, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • LARTZABAL: Otsailak 20, osteguna. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ZAMALBIDE:  Otsailak 23, igandea. 11:00etan, Auzo Elkartean.
  • OLIBET: Martxoak 3, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • AGUSTINAK: Martxoak 4, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • BERAUN: Martzoak 5, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • FANDERIA: Martxoak 6, osteguna. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ALABERGA Martxoak 17, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • GAZTAÑO: Martxoak 18, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • IZTIETA: Martxoak 19, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • ZENTROA: Martxoak 20, osteguna. 19:00etan, Reina Aretoan.
  • GALTZARABORDA: Martxoak 31, astelehena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • GABIERROTA: Apirilak 1, asteartea. 19:00etan, Auzo Elkartean.
  • PONTIKA: Apirilak 2, asteazkena. 19:00etan, Auzo Elkartean.
No comments yet.

Utzi erantzuna