“Maitasunaren ostean, maitasuna” antzezlanaren aurre-estreinaldia igandean

Maitasunaren ostean maitasuna_800x1132Ados Teatroak bere azken lana, Maitasunaren ostean, maitasuna, taularatuko du igandean, hilak 23, 19:00etan, “Errenteria Hiria” Kulturgunean (Niessen).

Ekoizpen berria Garbi Losada autore eta zuzendariaren eta Dora Salazar artista plastikoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Bertan, Losadak bere oroitzapen eta emozioak gehituko dizkio Salazarrek eskainitakoei, berriz ere interpretatuz eta artista plastikoaren unibertsoa eta bizitzarekiko ikuspuntua, bien artean kontatu nahian.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 8 euroan orokorrak eta 6 euroan murriztuak, Kulturguneko leihatilan, ondorengo ordutegian: astearte, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30etara, asteazkenean 11:00etatik 13:00era eta igandean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Maitasunaren ostean, maitasuna

Testua eta Zuzendaritza: Garbi Losada.

Artista plastikoa: Dora Salazar.

Aktoreak: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar.

Jatorrizko musika: Javier Asín.