Alkateak Juanita Ceberio errenteriarra zoriondu zuen bere 101. urtebetetzean

Juanita Ceberio_800x450Atzo, hilak 20, 101 urte bete zituen Juanita Ceberiok. 1913an jaio zen Errenterian eta ordutik herrian bizi izan da, gerra garaian Frantzian eman behar izan zuen denboraldia kenduta. Bere alaba, Coro, eta Rafa suhiarekin bizi da egun eta bizkar gainean mende bat pasatxo izan arren, “ondo eta pozik” sentitzen dela aitortu zion Julen Mendoza alkateari. Memoria ona duela ere esan zion Juanitak eta lehengo garaiak oso ondo gogoratzen dituela, “egungoak baino hobeto ia”.

Udalak iaz erabaki zuen 100 urte betetzen dituzten errenteriarrak modu berezian zoriontzea; alkatearen bisitarekin hain zuzen. Juanita izan behar zen bisita jasotzen lehenengoa baina iaz, 100 urte bete zituen eguna ospitalean pasa behar izan zuen. Atzo, ordea, urtebete geroago, gustora jaso zituen alkatea eta baita opari moduan jasotako lore sorta ere.