Errenteria Musikaleko 6 ikasle Euskal Ikasle Orkestrarako hautatu dituzte

Maider Quintanilla, Manu Gaigne eta Jon Pache
Maider Quintanilla, Manu Gaigne eta Jon Pache

Errenteria Musikaleko 6 ikaslek Euskal Ikasle Orkestran (EIO) parte hartuko dute. Maider Quintanilla biolin jotzailea eta  Manu Gaigne eta  Jon Pache perkusionistak 15 urtetik aurrerakoen taldean hartuko dute parte. 14 urtera arterako orkestran, berriz, Oier Nieto (biolina), Odei Breton (klarinetea) eta Iñaki Garmendia (perkusioa) ariko dira.

Gazteenen orkestra Raffaela Acellak zuzenduko du aurten ere. Entseguak ekainaren 21etik 26ra egingo dituzte Orion eta     ekainaren 26, 27 eta 28an, Donostian, Bilbon eta Gazteizen eskainiko dituzte kontzertuak.

Bestalde, 15 urtetik gorakoen taldea Iker Sanchezek gidatuko du. Hauek apirilaren 16tik 22ra egingo dituzte entseguak Gasteizko Kontserbatorioan eta hainbat kontzertu emango dituzte: apirilaren 22an Gasteizko Kontserbatorioan, apirilaren 23, 24 eta 25an Madrilen, apirilaren 26an Donostiako Kursaal Auditorioan, apirilaren 27an  Bilboko Euskalduna Jauregian eta maiatzaren 4an Zaragozako Auditorioan.

Oier Nieto, Odei Breton eta Iñaki Garmendia
Oier Nieto, Odei Breton eta Iñaki Garmendia