Emakume gazteei zuzendutako autodefentsarako gunea antolatu du Garaipen elkarteak

GAZTEENTZAKOAUTOFENTSAGaraipen Emakume Elkarteak 14 eta 23 urte bitarteko emakume gazteei zuzendutako gunea antolatu du. Elkartetik adierazi dutenez, gune honen helburua “esparru publikoan zein pribatuan neska gazteek jasan ditzeketen eraso sexistei aurre egin eta izan ditzaketen erasoak kudeatzeko baliabideak ematea da”.

Gainera, prozesu honek euren autoestimua handitu, eta segurtasun eta sendotasun sentsazioak areagotzeko balio duela ere esan dute.

Ikastaroa 2014ko martxoaren 17an hasi eta ekainaren 9an amaituko da eta saioak 19:30tatik 21:00ak arte egingo dituzte, Errenteriako Erdialdeko Bizilagun Elkartean. Guztira 7 saio izango dira, hamabostean behin, astelehenetan egingo direnak.

Izena emateko epea martxoaren 10ean amaituko da. Horretarako, 685 759 091 telefonora deitu edo garaipeneskola@yahoo.com helbide elektronikora idatzi beharko dute interesdunek. Ikastaroa, gainera, doakoa dela jakinarazi dute, “Emakunderen eta Errenteriako Berdintasun saileko finantziazioa eta lankidetzari esker”.