Araba aldera joango dira igandean Urdaburukoak

 

Urdaburu_4Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 11. etapa egingo du igandean, martxoak 2, Ginetik Subijanara.

Txango osoa Arabako lurraldean izango da Arkamo mendizerratik zehar, Kruzeta (1171), Montemayor (1104) eta Cotorrillo (1084) mendiak igoko dituzte. Denera 19,5 kilometroko luzera eta 700 metroko gainbehera izango du etapak. Hori egiteko 6 ordu inguruko iraupena aurreikusten dute antolatzaileek.

Autobusa Iztietako geltokitik irtengo da 7:00etan. Izena eman nahi dutenak elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara joan daitezke ostegunean, 19:30etik 21:30era, edo 943 527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.