Trafikoan aldaketak iragarri dituzte inauteriak direla-eta

Mugikortasuna 2014-02-27 | 0

inauteriakInauteriak direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu martxoaren 1 eta 2rako. Larunbateko desfilea 18:30ean hasiko da eta 22:00etan amaituko da. Igandean, berriz, 12:00etan hasi eta 14:30ak arte iraungo du.

Pontikatik abiatuko dira konpartsak eta handik Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfontso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Zumardia eta Santa Klara  biribilgunea zeharkatuko dituzte, Nafarroa hiribidetik Gabierrota biribilguneraino iritsi arte.

Hala, erdigunea itxita egongo da asteburuan, larunbateko 13:30etik igandeko 21:00ak arte. Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria de Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela-eta herritarrei eskatu diete ibilgailuak kale horietatik kentzeko martxoaren 1eko 12:00 aurretik.

Gainera, desfileei begira, Galizia eta Gabierrota biribilguneen arteko Nafarroa hiribidea eta Tulle kaleak ibilgailurik gabe egon beharko dute hilaren 1erako.

Bestetik, larunbatean, 18:00etan trafikoa moztuko da Beraun kalearen eta Arramendi pasealekuaren arteko bidegurutzea, Aralar plaza, Galizia biribilguneaaren N-1 errepidera desbideraketa eta Lartzabalen. Igandean, ordea, 11:30ean moztuko dute leku horietan.

Eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Esmalteria, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4 kasu, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte. Halaber, Nafarroa etorbidearen 27 eta 19ko aparkalekuan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea gauzatzen den bitartean ezin izango direla bertara sartu.

Garraio publikoari dagokionean, Morrongilletako autobus linearen geltokia eta baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera eramango dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna