Yaw,The Inductions eta Erroma taldeen kontzertua izango da larunbatean

Erroma,Yaw eta The InductionsOarsomusikak martxoko lehen kontzertua antolatu du larunbaterako, hilak 8. Oraingoan Yaw, The Inductions eta Erroma taldeak ekarriko dituzte Errenteria Hiria Kulturgunera (Niessen). Emanaldia 22:00etan hasiko da.

Sarrerak 5 euroan erosi ahal izango dira, bihartik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan:  astearte, ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30era, asteazkenean 11:00etatik 13:00etara eta larunbatean bertan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago.