Gazte mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Sariaren XXXI. edizioa jokatuko da igandean

txirrindularitzatxirrindularitza

txirrindularitza Txirrindularitza sariaIgandean, hilak 9, Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean antolatzen duen “Gazte Mailako Errenteria Hiria XXXI. Txirrindularitza Saria” jokatuko da 16:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga Nafarroako etorbidean izango dira, Matxaingo Biribilgunearen parean.

70 kilometroko zirkuitua egin beharko dute parte-hartzaileek, Errenteriatik hurbil dauden errepideetan zehar, Gaintxurizketako gainera bitan igotzea barne. Iztietatik eta Nafarroako Etorbidetik, 16:40an, gutxi gorabehera igaroko da tropela.

Antolatzaileen hitzetan, “luxuzko parte-hartzea espero da, aurten jubenil mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango baitira, eta horien artean, zalantzarik gabe, Errenteriako Laguntasuna Txirrindularitza Elkartea izango da”. Gainera, talde errenteriarraren txirrindulariek lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute.

Probaren amaieran irabazleei garaikurrak emango dizkiete.