Promozioa udal kirol instalazioetan

Galtzarabordako kiroldegiaGaltzarabordako kiroldegian eta Fanderiako udal igerilekuan harpidetza berriak egiteko “Guztiek izan nahiko dute zure lagun” izeneko kanpainari eman diote hasiera. Helburua da, udaberriaren hasierari begira, herritarrak aktibatzea.

Sustatzaileek adierazi dutenez, Errenteriako kirol-instalazioetako abonatu guztiek kuotan deskontua izango dute alta ematen duen lagun bakoitzeko. Lagun horrek, berriz, ez du matrikularik ordaindu beharko eta hilabete doan izango du.

Interesdunek martxoaren 31 arte dute promozio hau baliatzeko aukera. Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren (943 449690) eta Fanderiako Udal Igerilekuen (943 344423) harreretara dei dezakete.